Bertso Aroko XX. edizioko emanaldiak bertsoz bete du Larratxo Kultur Etxea
Maider Arregi, Nerea Elustondo, Aitor Sarriegi eta Unai Iturriaga bertsolariek hartu dute parte, eta askotariko gaiak jorratu dituzte, hala nola Altza, metroa eta eskuak garbitzea.
Altzako Bertso Aroko hogeigarren edizioa atzo abiatu zen, haurrentzako emanaldi batekin. Izan ere, ostiralean zen hastekoa, baina koronabirus kasu batengatik emanaldia bertan behera utzi behar izan zuten. Gaur, berriz, adin askotako bertsozaleek Maider Arregi, Nerea Elustondo, Aitor Sarriegi eta Unai Iturriaga bertsolarien lanaz gozatzeko aukera izan dute Larratxo Kultur Etxean.
Altzania Kultur Elkarteak, Bizarrain Euskara Elkarteak eta Altzako bertsozaleek antolatu dute emanaldia, eta askotariko gaiak proposatu dizkiete lau bertsolariei: eskuak garbitzeaz, metroko lanen harira topatutako hondarra eta ura, Samuel L. Jacksonen Zoaz popatik hartzera esaldia, eta abar. Bertsolarien doinu eta bertsoez, eta bertaratuen txaloez gain, noizbehinka barre txiki bat edo beste ere entzuten zen aretoan.
Altzako Bertso Aroa izanik, proposatutako lehen gaiak honekin lotura nolabait izatea ez da harritzekoa. Izan ere, ‘Altza hadi!’ esaldia bertso bakoitzean sartzeko proposamena jaso dute lau bertsolariek. Haien erantzunaren zati bat jaso dugu:
Hona hemen jardunaldiko argazki batzuk: