Bihar irekiko da Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean gazteen epaimahaian izena emateko epea
Urriaren 30ean hasiko da Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astearen 31. edizioa, eta aurten ere gazte epaimahairen kide izateko aukera izango dute 18 eta 30 urte bitarteko 60 gaztek. Izen-ematea bihar, irailaren 28an, zabalduko da eta urriaren 13an itxiko da.
Plaza mugatuak direnez gero, eskaera gehiago jasotzen badira, parte hartu nahi dutenen artean Donostiako Udalak zozketa egingo du urriaren 16an. Kasu horretan, Donostian erroldatuta dauden pertsonek izango dute lehentasuna. Zozketa ondoren, hautatutako pertsonek eskaera berretsi beharko dute. Hain zuzen ere, hori urriaren 23rako berretsi ezean, hautagaitza baztertuko da, eta itxaron zerrendara joko da. Zozketan izena emateko, zein eskaera berresteko, lotura honetan sartu behar da.
Aurten, gazteen epaimahaira aurkezten diren laburmetrai guztiak emanaldi esklusibo bakar batean proiektatuko dira. Emanaldi hori urriaren 30ean izango da, Antzoki Zaharrean, 16:00etatik aurrera. Boz gehien lortzen dituenari, epaimahai gazteko bi kidek emango dioten saria, baita irabazleak ezagutzera emateko prentsaurrekoan parte hartu.
Bestalde, parte hartzaileek Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema asteko beste emanaldi batzuetara joateko aukera ere izango dute. Emanaldi horiek urriaren 30ean bertan iragarriko dira.