Cristina Enea Fundazioak Egiako parkean zakurrek lotuta joan behar dutela gogorarazi du
Ostiralean, Egiako parkeko urmaeleko beltxarga bat hilzorian topatu zuten handik pasa ziren hainbat pertsonak. Ustez, zakur batek erasotu eta larriki zauritu zuen. Hori dela eta, Cristina Enea Fundazioak gogorarazi du txakurrek ezin dutela solte joan; alegia, lotuta joan behar dutela.
Handik igaro ohi diren hainbat pertsonak DonostiTik hedabideari adierazi diotenez, ez da lehen aldia halako eraso bat pasatzen dela. Izan ere, ohikoa da solte doazen txakurrak ikustea.