Emakumeen indarra erakutsiko dute Garraxin
Emakumeen indarra era parte-hartzailean birpentsatzen izeneko argazki-erakusketa egingo dute Egiako Garraxi tabernan, bihartik urriaren 28ra arte. Sorginlore Gizarte Elkarteak, Nagore Legarreta argazkilariak eta Costa Ricako Colectiva Caminandok antolatu dute proiektua, beste hainbat eragilerekin elkarlanean. Erakusketak emakumeen indarrari emango dio garrantzia, eta iruditeria nagusia zalantzan jarriko du.
Argazkiez gain, Inge Mendiorozek egindako bideo labur bat ere erakusketaren parte da. Tabakalerako laugarren solairuan proiektatuko dute, bihartik ostiralera arte, 12:00etatik 13:00etara eta 18:30etik 19:30era. Ondoren, sarean zabalduko dute bideoa.