Sin Mala Intencion talde donostiarrak bigarren diskoa plazaratu du
Donostiako Sin Mala Intencion pop-rock bandak Cuando llueve demasiado bigarren diskoa argitaratu du. Oiartzungo Lezoti estudioan grabatu zuten Gorka Lizaso taldeko abeslari eta konpositorearen eta Gorka Urra soinu teknikariaren gidaritzapean. Aldiz, Beñat Igerabide musikaria arduratu da nahasketetaz.
Hamaika abesti ditu lan berriak, eta pop-rocka oinarri izanik ere, bestelako doinuak ere barnebiltzen ditu. Hala nola, rock-and-rolla, bluesa eta countrya. Kantuak grabatu dituzten musikariak ondorengoak dira: Gorka Lizaso (ahotsa), Andoni Garcia (gitarra), Maria Soriazu (baxua) eta Ibai Ros (bateria). Kolaboratzaileei dagokienez, Luis Maria Moreno Pirata saxofoi jotzaileak, Fredi Pelaez pianistak, Les Fous taldeko abeslariek eta Maider Zabalegi kantariak parte hartu dute.
Bigarren singlearen bideoklipa jarraian duzue: