Berrogeialdia gordeko dute Eneko Goia alkateak eta Marisol Garmendia zinegotziak

COVID-19an positibo eman duen pertsona batekin harreman estua izan dute Eneko Goia alkateak eta Marisol Garmendia Obra eta Proiektuetako zinegotziak. Hori dela eta, PCR proba egingo diete eta berrogeialdia gordeko dute, udaleko Osasun eta Lan Arriskuen arduradunek horrela gomendatuta.
Goiak bere lan agenda modu telematikoan egingo du datozen egunetan, eta agenda publikoa bertan behera geratu da sendagiria jasotzen duen arte.