Donostiako hirugarren JamRock Woman reggae jaialdia egingo dute asteburuan
Revolutionary Brothers talde donostiarrak eta Kutxa Kultur Fundazioak elkarlanean antolatuta, Donostiako hirugarren JamRock Woman reggae jaialdia egingo dute asteburuan. Larunbatean, urriaren 3an, izango da, Tabakalerako laugarren solairuko Kutxa Kultur Plazan, 20:00etan. Sarrerak bederatzi euroren truk (kontsumizioa barne) eskuratu daitezke Kutxa Kulturren webgunean edo larunbatean bertan Tabakalerako lehenengo soilaruko leihatilan, 19:00etatik aurrera.
Emakumeek musikaren munduan duten rola aldarrikatzea da jaialdiaren helburua, eta Ines Pardo Kantabriako musikaria eta Erreuginak talde nafarra arituko dira jotzen. Horretaz gain, Eira abeslari donostiarrak irekiko du eta itxiko du gaua, eta Revolutionary Brothers bikotea egongo da plateretan dena kontrolatzen.