Zaraten eta bibrazioen udal ordenantza berrirako ekarpenak egiteko epea ireki du udalak
Donostiako Udalak zaratari eta bibrazioei buruzko udal ordenantza berri bat sustatu nahi du. Gaur egun dagoena egokitu eta eguneratu nahi dute, 2000. urtetik indarrean dagoelako. Arau berri honen helburua da arau autonomikoari eta horren inguruan hautematen diren gizarte sentsibilitateei egokitzea. Ekarpenak urriaren 12ra arte egin ahal izango dira udalaren webgunearen bidez.
Ordenantzaren helburua da ingurumenaren kalitatea babesteko eta hobetzeko beharrezkoak diren mugak eta zehaztapen teknikoak ezartzea, kanpoko zein barruko giroan sortutako zaratek eta bibrazioek eragindako kutsadura akustikoaren aurrean. Horretarako, jardueren isolamendu akustikoek izan behar dituzten ezaugarri espezifikoak arautuko dira, bai eta horien ondorioz transmititutako soinuaren eta makineriaren eta instalazioen funtzionamenduaren ezaugarriak ere.