Grande Days talde donostiarrak 'Mirande' disko berria aurkeztuko du igandean
Grande Days indie-rock talde donostiarrak disko berria argitaratuko du urriaren 5ean: Mirande. Ordea, igandea, urriaren 4an, Antzoki Zaharrean aurkeztuko dute Mirande, Xabier Erkiza eta Elena Setien artistekin batera. Jon Mirande idazlearen poemetatik abiatuta egin dute diskoa, Erkizarekin eta Setienekin elkarlanean; Beasaingo Igartza Musika zikloan elkarrekin egin zuten kontzertu batean sortu zen diskoa grabatzeko ideia.
Diskoa Forbidden Colours diskoetxeak argitaratuko du, eta Allan Daastrup eta Old Tool Types artistek egin dute azaleko diseinua. Aurkezpen kontzertua 19:00etan izango da, eta sarrerak Donostia Kulturaren webgunean erosi daitezke, 12 euroren truk.