Hamabosgarren Donostikluba Festibala egingo dute asteburuan Intxaurrondon
XV. Donostikluba Festibala egingo dute urriaren 2an eta 3an Intxaurrondo Kultur Etxean, eta duela bi urte hasitako ibilbidea jarraituko du, musika urbanoaren erreferente izateko helburuarekin. Ostiralean, urriaren 2an, El Negro artista eta La Triku taldea igoko dira agertokira 20:00etatik aurrera, eta larunbatean, urriaren 3an, Grises eta Chaqueta de Chandal taldeak, 19:00etatik aurrera. Sarrerak hamabi euroren truk eskuratu daitezke, Donostia Kulturaren webgunean, bai ostiralerako, baita larunbaterako ere.
El Negro rap abeslaria Intxaurrondokoa da, eta bere lekua egin du Donostiako eta Euskal Herriko musika urbanoan; hain justu, bere disko berria aurkeztu aurretik abestuko du Donostikluba Festibalean. Latriku taldeak, bere aldetik, estilo propioa du, eta Dani poetak, Kono ‘eroak’ eta Ghribik osatzen dute. Grises ibilbide luzeko talde gipuzkoarra da, eta euren seigarren estudioko lana aurkeztuko dute Intxaurrondon. Azkenik, Chaqueta de Chandal taldea Neu!, La Polla Records eta Los Brincosen arteko nahasketa moduko bat da.