Kultur egitarau zabala prestatu dute urrirako Kutxa Kultur Plazan
Udazkenarekin iristearekin batera, Kutxa Kultur Gauak programa bukatu da, eta Kutxa Kultur Plaza egitaraua abiarazi dute. Besteak beste, musika, antzerkia eta zinema izango dira urrian zehar Tabakalerako laugarren solairuko Kutxa Kultur Plaza gunean.
Asteburu honetan bertan hasiko dira, ostiralean The Young Wait taldearen kontzertua izango baita 20:00etan, eta larunbatean telesailei buruzko Crossover jaialdiaren azken eguna hartuko du, 12:30ean. Horretaz gain, larunbat gauean, 20:00etan, hirugarren JamRock reggae jaialdia egingo dute. Urriko egitarau osoa Kutxakultur.eus webgunean kontsultatu daiteke, baita sarrerak erosi ere.