Pasealeku Berria itxiko dute ostiralean eta larunbatean, eguraldia dela eta
Joan den asteburuan gertatu zen moduan, asteburu honetan ere udazkenak agerraldia egingo du, eguraldi txarra baitago iragarrita. Izan ere, euria eta haize bolada eta olatu handiak espero dira, eta Pasealeku Berrian eta beste gune batzuetan itxierak egingo dituzte.
Ostiraleko 12:00etatik larunbateko 12:00etara, esaterako, abisu horia izango da, euria dela eta. Era berean, ostiraleko 21:00etatik larunbateko 12:00etara abisu horia izango da haizearengatik, ostiraleko 12:00etatik 21:00etara gauza bera olatuengatik, eta ostiraleko 21:00etatik larunbateko gaueko hamabiak arte alerta laranja izango da olatu handiak direla eta.
Horregatik guztiagatik, Pasealeku Berria itxita izango da ostiraleko 14:00ak arte ibilgailuentzat, eta, 14:00etatik larunbateko gaueko hamabietara ibilgailuentzat eta oinezkoentzat itxiko dute. Denbora tarte berean, Leizaola pasealekua (Zurriolako kai-muturra) eta Haizearen Orrazia itxiko dituzte.