Haizearengatik ezarritako abisu laranja amaituta, parkeak ireki dituzte
Donostiako Udaleko Babes Zibilak, eguraldia dela eta, hainbat neurri iragarri zituen astebururako, besteak beste, abisu laranja ezarri zuen haizearengatik. Ordea, gauean eta goizean “oso haize gutxi” izan denez, abisua bertan behera uzteko erabakia hartu dute. Beraz, hiriko parke guztiak berriz ireki dituzte. Hala ere, gainontzeko neurriek bere horretan jarraitzen dute.