Hamazazpi positibo berri atzeman dituzte Donostiako Alai-Etxe zaharren egoitzan
Gipuzkoako Foru Aldundiak hamazazpi koronabirus kasu positibo berri atzeman ditu azken orduetan Donostiako Alai-Etxe zaharren egoitzan, PCR proben aldizkako mapaketa batean. Hala ere, denak sintomarik gabe daude.
Bestalde, Gipuzkoako zaharren egoitza sarean positibo eman zuten 43 pertsona sendatu dira dagoeneko, eta 64 kasu aktibo daude. Azken horietako 28 Donostiakoak dira: 27 Alai-Etxen eta bat La Paz egoitzan.