Dbusek Zumalakarregi 21 geltokia zerbitzuz kanpo utzi du, eta hainbat lineari eragingo die
Dbus Donostiako autobus zerbitzuak jakinarazi du Zumalakarregi 21 geltokia zerbitzuz kanpo dagoela astelehenetik, hilaren 5etik, aurrera, lanak direla eta. Lan horiek amaitu arte egongo da zerbitzurik gabe geltokia, eta 5, 24, 25, 33, 35, 40, 45 eta B1 lineei eragingo die. Hain justu, autobus linea horiek aurreko edo hurrengo geltokian egingo dituzte geldialdiak.