Euskaraldirako berotzen ari dira Maialen Sorzabalbere eta Ander Edo donostiarrak
Euskaraldia hurbiltzen ari da, eta Ander Edo eta Maialen Sorzabalbere donostiarrak gogotsu daude. Hain zuzen, esketx labur bat igo dute dagoeneko Donostiako Euskaraldiko sare sozialetan, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den egitasmorako berotzen. Esketxean, koronabirusa dela eta, aurten gauza asko bertan behera gelditu direla gogoratu dute, baina COVID-19aren gainetik, Euskaraldiak aurrera jarraitzen duela nabarmendu dute.
#euskaraldia bertan da!#donostiaeuskaraldia #belarriprest #ahobizi #gehiagogehiagorekingehiagotan @euskaraldia @AZgazteak @IntxaurrondokoG @Amarakogazteak @DssGazteria @Egiakogazteak @anorgakke @AnderEdo @MaialenSorza @grosekojaiak @porrontxojaiak @AietekoGazteak @ABJaiak pic.twitter.com/6eEUWs78Cm
— Donostia Euskaraldia (@DEuskaraldia) October 2, 2020
Donostiako Euskaraldia sustatzeko kanpaina baten baitan ari dira egiten bideo horiek, eta Edok azaldu duenez, beste lauzpabost esketx argitaratuko dituzte datozen asteetan. Era berean, Sorzabalberek eta Edok Donostiako hainbat pertsona ezagun elkarrizketatu dituzte, eta sare sozialetan elkarrizketetako bideoak zabaltzen joango dira.