Udazkeneko Dkluba zirkuituak hiru kontzertu izango ditu Intxaurrondon
Donostia Kulturak udazkenean Dkluba zirkuituaren baitan izango diren hiru kontzertuen berri eman du. Hiruak Intxaurrondo Kultur Etxean izango dira.
Hilaren 17an, Amateur talde donostiarra eta Charly ariko dira 19:00etan. Azaroaren 7an, Jam Rock Live jaialdia egingo dute Emeterians & Forward Ever Band taldearekin, 20:00etan. Azkenik, azaroaren 21an Sara Zozaya bakarlari donostiarra ariko da zuzenean, 19:00etan.
Sarrerak salgai daude jada Viktoria Eugenia antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatilatan –11:30-13:30 / 17:00-20:00– eta webgunean.