Lore eta landare azoka egingo dute asteburuan
Groseko San Frantzisko kalean egin ohi dute Lore eta Landare Azoka. (Argazkia: Landare Azokak) Hilabetero lore eta landare azoka egiten dute Donostian, eta urrikoa asteburu honetan izango da: larunbatean Groseko San Frantzisko kalean izango da, eta igandean Bulebarrean. Bi egunetan, 09:00etatik 14:30era izango da, eta lore, landare eta produktu naturalen eskaintza zabala izango da.


