Mandasko Dukesaren koadroa bueltan da Cristina Enea jauregian
Cristina Brunetti Mandasko Dukesaren koadroa Cristina Enea jauregira itzuli da. Zaharberritze lanak egin dizkiote koadroari. Izan ere, apirilean, konfinamenduan, hainbat ezezagun jauregian sartu, eta Mandasko Dukearen koadroa eta hainbat liburu lapurtzeaz gain, Brunettiren artelanari urradurak egin zizkioten.
Zaharberritze lanak hiru hilabete iraun du, eta 1.500 euroko kostua izango du. Dena den, emaitza “oso ona” dela nabarmendu dute. “Asko hurbildu behar zara konponketaren zantzuak ikusi ahal izateko, eta buelta eman arte ez zara konturatzen jasan duen kalteaz”, azaldu dute adituek.
Bestalde, momentuz, lapurtutako objektuak ez dituzte berreskuratu. Hori dela eta, Mandasko Dukearen koadroaren erreprodukzio digitala egin dute, eta lehen zegoen tokian jarri dute.