Altzan, Grosen, Intxaurrondon eta Antiguan ere egingo dute Donostiatruk azoka
Amarako Easo plazan egin ohi dute Donostiatruk azoka. Udazken honetan, ordea, auzoz auzo mugituko da. Larunbatean, urriaren 17an, Amarako Easo Plazan egingo dute, baina urriaren 24an Altzan izango da, Harria parkean. Horiek dira Donostiako Udalak oraingoz iragarri dituen azokak, eta aurreratu du Intxaurrondon eta Antiguan ere egingo dutela, nahiz eta oraindik ez duen egunik zehaztu. Azoka guztiak larunbat goizetan izango dira, 10:00etatik 14:00etara.
Donostiatruk Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzak antolatutako azoka da, produktuak berrerabili eta hondakinak murrizteko aukera ahal izateko. Arropa, jostailuak, liburuak, eta abar, saltzen dituzten postuak aurkitu ahal izango dituzte herritarrek.
Azokan postua jarri nahi baduzu, aurrez izena eman beharko duzu. Epea zabalik egongo da astebete lehenagora arte. Izena emandako guztien artean zozketa egiten da. Merkatua egingo den asteko asteazkenean pertsona guztiei jakinaraziko zaie emaitza. Ez baduzu postu bat jarri nahi zure bigarren eskuko objektuak saltzeko, salmentarako gordailu postuan utz ditzakezu. Beste aukera bat da azoka horren on-line bertsioaren bidez saltzea.