Amateur eta Charlyren larunbateko emanaldia bertan behera geratu da

Donostia Kulturak iragarri du hainbat kontzertu bertan behera utzi dituztela, hainbat arrazoi direla medio, besteak beste, osasun arrazoiak eta bira atzerapenak. Zehazki, hiru dira: Amateur eta Charlyren urriaren 17ko kontzertua, Intxaurrondo kultur etxean egin behar zena; Baron Rojo, Oxido, Darknoise eta Dravernue taldeen abenduaren 26ko kontzertua, Larratxo kultur etxean izan behar zena; eta Derby Motoreta’s Burrito Cachimba bandaren abenduaren 28ko kontzertua, Antzoki Zaharrean egin behar zena.
Sarrera webgunean erosi zutenek, erositako bide beretik dirua bueltan jaso ahalko dute. Era berean, leihatilan eskuratu zutenek inprimaki bat bete beharko dute. Inprimakia lotura honetan topa daiteke.