Erregezain kalea moztuko dute Jakintza ikastolako ikasleen segurtasuna bermatzeko
Jakintza Ikastolako gurasoek eskaera egin ostean, lortu dute euren helburua: Erregezain kalea astelehenetik ostiralera moztu egingo dute, goizean 15 minutuz eta arratsaldean beste 15 minutuz. Neurri honen bitartez, ikasleen segurtasuna bermatu nahi dute, eskolara sartu eta handik irtetzean, koronabirusak sortutako egoera dela eta.
Zehazki, Matia kaletik ikastetxeraino dagoen zatia moztuko dute, goizetan, 8:50etik 9:05era eta arratsaldean, berriz, 16:25etik 16:45era.