Añorgako Burujabetza Eskolaren lehen hitzaldia urriaren 22an egingo dute
Iaz proposamen bilduma bat osatu zuten”Añorga burujabe, euskaldun eta feministaren eraikuntza kolektibo eraldatzailean” sakontzeko helburuarekin. Aurten, berriz, Añorgako Burujabetza Eskola abian jarri dute proposamen horiek garatu eta ahal den heinean aurrera eramateko: “Gai desberdinak jorratuko ditugu esparru desberdinetan burujabetzak berreskuratzeko helburuarekin”, azaldu dute.
Urriaren 22an dinamikaren lehen hitzaldia egingo dute Añorgako Zine Zaharrean, 19:00etan. FIARE banka etikoa eta KOOP57 finantza kooperatibaren ingurukoa izango da. “Gure aurrezkiekin eredu kapitalista indartu beharrean bultzatu dezagun ekonomia sozial eta eraldatzailea”, azpimarratu dute.