Ederrena kalea moztuko dute Herrera ikastetxeko sarbidea errazteko
Astelehenetik, urriaren 19tik, aurrera, Herrerako Ederrena kalea moztuta izango da astelehenetik ostiralera, 8:50etik 9:05era eta 15:50etik 16:10era, ikasturte osoan zehar. Neurri honen bitartez, Herrera ikastetxeko sarbidea erraztu nahi dute COVID-19ak sortutako egoera dela eta. Zehazki, Peruene eta Ederrena kaleen arteko bidegurutzetik ikastetxeraino dagoen zatia izango da moztuko dutena.
Aipatutako mozketaz gain, Antiguako Erregezain kalea ere moztuko dute astelehenetik ostiralera, Jakintza Ikastolako sarrera eta irteera errazteko.