Parte Zaharreko Txalupa taberna munduko politena izendatu dute Restaurant & Bar Design sarietan
2020ko Restaurant & Bar Design sariak jakinarazi dituzte, eta Donostiako Parte Zaharreko Txalupa tabernak Pub kategoriako taberna politenaren saria irabazi du. Epaimahaiak tabernaren diseinua saritu du, euskal kostaldeko txalupa klasikoetan inspiratuta baitago, itsasoari, arrantzari eta kaiari erreferentzia eginez, besteak beste.
Txalupako diseinua El Equipo Creativo estudio katalanak egin du. Besteak beste, Albert Adria sukaldariaren Pakta y Tickets jatetxeko eta Mateu Casañas, Oriol Castro eta Eduard Xatruch sukaldarien Disfrutar jatetxeko diseinuak ere egin du El Equipo Creativok.