Ostegunetako irakurketa erraza taldea beteta dago
Ostegun goizetako irakurketa erraza taldea beteta dagoela jakinarazi du Bagera Elkarteak. Egitasmoa Irakurketa Erraza taldeak bultzatu ohi du, eta Bagera Elkarteak eta Koldo Mitxelena kulturunea laguntzen dute.
Euskara ikasten ari den jendearentzat antolatutako taldea da, baita euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez dutenentzat ere. Ostegunero bilduko da, ordubetez, 10:00etatik 11:00etara, Koldo Mitxelena liburutegian. Lehen bilera ostegun honetan, hilaren 22an, izango da, eta Núria Martí Constansen Zeru beraren azpian eta Jordi Sierra i Fabraren Kafka eta panpina bidaiazalea lanak hautatu dituzte horretarako.