Zuhaitz bat erori da Zorroaga pasealekuan
Gaur gauerako, alerta laranja ezarri dute hego-haize indartsuagatik. Asteazken goizean haizea indarra galduz joango da.
Haizeak gogor joko duela zioen gaurko eguraldi iragarpenak, eta abisu horia ezarri du Eusko Jaurlaritzak. Gaur gauerako, alerta laranja ezarri dute hego-haize indartsuagatik. Asteazken goizean haizea indarra galduz joango da.
Donostiako Udalaren arabera, haize ufadek ez dute kalte larririk eragin hirian. Gertakari nabarmen bakarra Amara Berrin izan da, Zorroaga pasealekuan. Arratsaldeko bostak inguruan zuhaitz bat erori da auto baten gainean, Karmelo ikastetxearen inguruan. Ez zegoen inor autoaren barruan, eta ez da ezer larririk gertatu.
Suhiltzaileek jakinarazi dute 14 bat irteera egin behar izan dituztela. Zauriturik ez da egon, eta ez da ezer larririk gertatu. Balkoietatik eroritako objektuengatik eta zuhaitzetatik eroritako enbor eta