75 koronabirus kasu berri atzeman dira Donostian
Azken 14 egunetako 100.000 biztanleko intzidentzia metatua 398koa da hirian.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzo atzemandako koronabirus kasuak iragarri berri ditu. Donostian 75 kasu berri atzeman ziren atzo, eta azken 14 egunetako 100.000 biztanleko intzidentzia metatua 398koa da hirian. Itzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona berri gaixotu diren azkeneko 14 egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran, eta birusa zein abiaduratan zabaltzen den erakusten du.
Osasun eremu bakoitzeko intzidentzia metatuak kontuan hartuta, hiriko bi gune alerta gorrian izango lirateke, 500etik gorako zifrak izateagatik. Zehazki, Intxaurrondo (616,17ko intzidentzia metatuarekin) eta Bidebieta (538,60ko intzidentzia metatuarekin) dira. Gainontzeko osasun eremuetan, zifrak ondorengoak dira:
- Gros: 422,79
- Ondarreta: 373,09
- Parte Zaharra: 355,10
- Altza-Roteta: 345,81
- Amara Berri: 318,80
- Amara-Erdialdea: 307,64
- Egia: 307,90
- Loiola: 196,44
Atzo atzemandako positibo berri kopuruari dagokionez, jarraian ikus daiteke zifra:
- Ondarreta: 15
- Gros: 15
- Parte Zaharra: 11
- Amara Berri: 11
- Intxaurrondo: 9
- Amara-Erdialdea: 4
- Bidebieta: 3
- Egia: 3
Altza-Rotetan eta Loiolan atzo ez zen kasurik atzeman.