Asteburu honetako Artikutzako ibilaldia bertan behera utzi dute
Donostiako Udalak bertan behera utzi du igandean, hilaren 25ean, Artikutzan egitekoa zen bisita gidatua, Nafarroako Gobernuak COVID-19aren aurrean hartu dituen neurriak direla eta. Izan ere, udalarena bada ere, Artikutza Nafarroan dago, eta hango gobernuak herrialdea itxi duenez, ezinezkoa izango da ibilaldia egitea.
Urrian egitekoak ziren azken bisita gidatua zen igandekoa, eta Beltzuntzaraino igotzekoak ziren, bidean pagadi ederrak, hariztiak eta zenbait landaketa zeharkatuta.