Fermin Balentziaren kontzertua bertan behera utzi dute

Fermin Balentzia musikari nafarrak ezingo du Lagunekin kantari egitasmoan parte hartu. Azaroaren 2an kontzertua eskaini behar zuen Intxaurrondo kultur etxean, baina Nafarroan bizi da, eta herrialdeak hartutako segurtasun neurriak direla eta, ezingo du bertaratu.
Beraz, 2020ko Lagunekin kantari programak saio bakarra izango du: urriaren 26an, Peio Ospital izango da kultur etxean, eta horretarako gonbidapenak urriaren 19tik aurrera jaso ahalko dira.