Revolution JamRock jaialdia azaroan egingo dute
Ohi baino beranduago, baina aurten ere Revolution JamRock reggae jaialdia egingo dute Intxaurrondon; azaroaren 7an izango da. 2020koa bederatzigarrena izango da, eta iazko berritasunari jarraituz, Egiako Gazteszena aretoan egin beharrean, Intxaurrondo Kultur Etxean egingo dute. Revolutionary Brothers taldeak Donostia Kulturarekin eta Kutxa Kultur Fundazioarekin batera antolatutako jaialdia da Revolution JamRock.
Aurreko urteetan baino jaialdi txikiagoa izango da aurtengoa, egun bakarreko egitaraua prestatu baitute. Emeterians eta Forward Ever Band taldeek joko dute 20:00etatik aurrera, eta sarrerek 16 euroko prezioa dute. Salgai daude dagoeneko, Donostia Kulturaren webgunean.