Beldurrezko Asteko abonamenduen salmenta atzeratu dute
Ostiralean, hilaren 23, ireki behar zuten Donostiako 31. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko abonamenduen salmenta, baina atzeratzeko erabakia hartu dute. Antolatzaileek azaldu dutenez, “aurtengo programazioaren egituran eragina izan dezaketen aldaketak aurreikusita” erabaki dute salmenta atzeratzea. Era berean, nabarmendu dute ohiko kanalen bitartez jakinaraziko dituztela aldaketak eta jaialdiaren behin betiko egitaraua; “betiere, helburua zera izango da: jarduera ahalik eta seguruen eta ahalik eta kalitate handien izan ditzala”, gaineratu dute.
Joan den astean iragarri zuten aurten, koronabirusa dela eta, aurten edukiera mugatua izango zela filmen proiekzioan, baita abonamenduak soilik Internet bidez salduko zituztela ere. Era berean, jaialdiaren inguruko hainbat xehetasun eman zituzten, hala nola, azaldu zuten sail ofizialeko programazioa Antzoki Zaharraren eta Viktoria Eugenia antzokiaren artean banatuko zutela, ordutegiak tartekatuta.