Bizilagunen kontrako "abusu egoera" berri bat salatu du Alokairuk
Bentaberriko Alokairu plataformak jakinarazi du auzoko babes ofizialetan bizi diren bizilagunek Testa-Blackstone putre funtsak eta UTE Benta Berrik sinatutako eskutitz bat jaso dutela. Eskutitzan, laster kontratua amaitzen dutenei kontratua sei hilabete luzatu dietela jasotzen da, baina luzapen hori “ezohikoa” dela eta hura amaitzean kontratua “automatikoki bukatuko” dela nabarmentzen du. Baina plataformak adierazi duenez, kontratu horiek automatikoki berritu beharko litzaizkieke ordaintzaileei, kontuak egunean daramatzatenei eta gatazkatsuak ez direnei, besteak beste.
Egoera ikusita, hainbat bizilagun erakundeekin harremanetan jarri ziren, eta haiek esan zieten “akats bat” izango zela, eta “aurreko kontratuari heldu diezaioketela”. Hala ere, hau ez da idatziz jaso. Gertatutakoa ikusita, Alokairu BBk “abusu egoera” salatu nahi izan du.