Donostiak 110 koronabirus kasu berri ditu
Azken 14 egunetako 100.000 biztanleko intzidentzia metatua 436,55ekoa da hirian. Duela bi egun, berriz, 398koa zen. Bestela esanda, birusa geroz eta azkarrago zabaltzen ari da hirian.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzo atzemandako koronabirus kasuak iragarri ditu. Egindako PCR probak kontuan hartuta, Donostian 110 kasu berri daude, eta azken 14 egunetako 100.000 biztanleko intzidentzia metatua 436,55ekoa da hirian.
Itzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona berri gaixotu diren azkeneko 14 egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran, eta birusa zein abiaduratan zabaltzen den erakusten du. Duela bi egun, intzidentzia hori 398koa zen. Beraz, atzokoarekin erkatuta, birusa geroz eta azkarrago zabaltzen ari dela uler daiteke.
Osasun eremu bakoitzeko intzidentzia metatuak kontuan hartuta, hiriko bi gune alerta gorrian izaten jarraitzen dute, 500etik gorako zifrak izateagatik. Zehazki, Intxaurrondo (650,99ko intzidentzia metatuarekin) eta Bidebieta (580,03ko intzidentzia metatuarekin) dira. Gainontzeko osasun eremuetan, zifrak ondorengoak dira:
- Gros: 476,48
- Egia: 394,91
- Ondarreta: 392,16
- Parte Zaharra: 391,33
- Amara-Erdialdea: 361,93
- Altza-Roteta: 350,90
- Amara Berri: 338,72
- Loiola: 252,56
Atzo atzemandako positibo berri kopuruari dagokionez, jarraian ikus daiteke zifra:
- Gros: 20
- Ondarreta: 17
- Amara Berri: 16
- Egia: 14
- Amara-Erdialdea: 13
- Intxaurrondo: 7
- Parte Zaharra: 6
- Bidebieta: 6
- Altza-Roteta: 5
- Loiola: 5