Zabalik da euskal lokuzioen tailerrean izena emateko epea
Beste urtebetez, Euskal lokuzioen tailerra antolatu du Bagera Elkarteak. Helburua da euskara “zorroztea” eta “biziagotzea”, gehienbat ahozkoa, baina baita idatzizkoa ere, esamoldeak ikasiz. Horretarako, baliabide eta tresnak erabiltzen ikasiko dute ikasleek.
Praktikan oinarritutako tailerra izango da, eta Joxerra Gartzia idazleak, kazetariak eta EHUko irakasleak emango du. Guztira, zortzi orduko iraupena du, eta lau saio izango ditu, bakoitza bi ordukoa. Zehazki, azaroaren 9an, 16an, 23an eta 30ean izango dira saioak, 18:00etatik 20:00etara. Asko jota bederatzi pertsonek hartu ahal izango dute parte.
Gaiari buruzko informazio gehiago lotura honetan topa daiteke. Era berean, izena emateko, Bageraren webgunean sartu behar da.