109 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Donostian
Azken 14 egunetako 100.000 biztanleko intzidentzia metatua 476,74ekoa da hirian. Duela bi egun, berriz, 436,55koa zen. Bestela esanda, birusa geroz eta azkarrago zabaltzen ari da hirian.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzo atzemandako koronabirus kasuak iragarri ditu. Egindako PCR probak kontuan hartuta, Donostian 109 kasu berri daude, eta azken 14 egunetako 100.000 biztanleko intzidentzia metatua 476,74ekoa da hirian.
Itzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona berri gaixotu diren azkeneko 14 egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran, eta birusa zein abiaduratan zabaltzen den erakusten du. Duela bi egun, intzidentzia hori 436,55koa zen. Beraz, atzokoarekin erkatuta, birusa geroz eta azkarrago zabaltzen ari dela uler daiteke.
Osasun eremu bakoitzeko intzidentzia metatuak kontuan hartuta, hiriko gune berri bat alerta gorrian dago: Gros (550,30ko intzidentzia metatuarekin) izaten jarraitzen dute, 500etik gorako zifrak izateagatik. Hala ere, zifra hori are altuagoa da Intxaurrondon (729,10ko intzidentzia metatuarekin) eta Bidebietan (621,46ko intzidentzia metatuarekin). Gainontzeko osasun eremuetan, zifrak ondorengoak dira:
- Egia: 441,77
- Parte Zaharra: 442,06
- Ondarreta: 422,11
- Amara-Erdialdea: 380,02
- Altza-Roteta: 355,98
- Amara Berri: 338,72
- Loiola: 336,75
Atzo atzemandako positibo berri kopuruari dagokionez, jarraian ikus daiteke zifra:
- Gros: 27
- Ondarreta: 22
- Amara Berri: 6
- Egia: 9
- Amara-Erdialdea: 2
- Intxaurrondo: 10
- Parte Zaharra: 9
- Bidebieta: 6
- Loiola: 6
- Altza-Roteta: 5