Abisu horia ezarri dute astebururako, haizea eta olatuak direla eta
Udazkenean ohikoa da etengabe abisuak izatea eguraldia dela eta. Euri zaparradak, haize zakarra eta olatu handiak izan ohi dira arazoak. Asteburu honetan, biharko eguraldi ona eman badute ere, babes zibilak iragarri du abisu horia ezarriko dutela. Haizea dela eta, abisu horia izango da larunbateko 21:00etatik igandeko 9:00etara. Igandean, gainera, 18:00etatik gauerdira abisua olatuengatik izango da.
Hain zuzen ere, itsasoaren egoera dela eta, igandeko 22:00etatik gauerdira Pasealeku Berria itxita izango da ibilgailuentzat. Oinezkoek aukera izango dute handik igarotzeko, betiere kontu handiz.