Ibaeta Basketek emaitza onekin jarraitu nahi du etxetik kanpo
Ibaeta Basketek orain arte lortutako emaitza onekin jarraitu nahi du. Asteazkenean, Araskiren kontrako partida irabazi ostean, Zamorara joango da Azu Muguruzaren taldea. Zamarat taldea izango du aurrean, azken aurreko postuan dagoena. Hala ere, partida onak egin dituela nabarmendu du Muguruzak, eta gakoetako bat erasoa izango dela.
Saskibaloiarekin jarraituz, Gipuzkoa Basketek ligako bigarren garaipena bilatuko du Fuenlabradaren kontra. Azkeneko bi partidak galdu ditu Marcelo Nicolaren taldeak, baina entrenatzaileak uste du “momentu onean daudela”, nahiz eta “lanean jarraitu behar duten”.
Eskubaloian, Bera Berak Pereda hartuko du. Ohorezko mailara igo berri da taldea, baina Imanol Alvarezen taldeak bide onetik jarraitu nahi du, “geroz eta hobeto” jokatzen. Azkeneko partidan, Malagaren kontrakoa, gauzak ez ziren eurak espero bezala atera, eta asko sufritu zuten. Ondorioz, lanean jarraitzea garrantzitsua dela nabarmendu du Alvarezek. Batik bat, erasoan “aurrerapausoak” eman nahi dituztela azpimarratu du.
Futbolean, Realak Huescaren kontra jokatuko du Anoetan. Ligako azkeneko bi partidak irabazi ditu taldeak, eta Europa liga ere garaipenarekin hasi du. Boladari onarekin jarraitzen saiatuko dira.
Belar hockeyan, Realak ligako lehen garaipena bilatu nahi du Taburienteren kontra. Hamargarrena da une honetan Jorge Perezen taldea, eta azkeneko bi partidak galdu ditu.
Izotz hockeyan, mutilek Mahadaondaren kontrako partida dute, eta neskek, berriz, Puigcerda hartuko dute Txuri Urdin Izotz Jauregian.
ESKUBALOIA
Emakumezkoen ohorezko maila, 5. jardunaldia
Bera Bera – Pereda (Larunbata, 18:00)
SASKIBALOIA
Emakumezkoen lehen maila, 7. jardunaldia
Zamarat – Ibaeta Basket (Ostirala, 20:00)
Gizonezkoen lehen maila, 7. jardunaldia
Gipuzkoa Basket – Fuenlabrada (Larunbata, 20:45)
IZOTZ HOCKEYA
Gizonezkoen lehen maila, 4. jardunaldia
SAD Mahadaonda – Txuri Urdin (Larunbata, 22:00)
Emakumezkoen ohorezko maila, 6. jardunaldia
Txuri Urdin – Puigcerda (Larunbata, 21:30)
BELAR HOCKEYA
Emakumezkoen ohorezko maila, 6. jardunaldia
UD Taburiente – Reala (Igandea, 12:00)
FUTBOLA
Gizonezkoen lehen maila, 2. jardunaldia
Reala – Huesca (Igandea, 21:00)