Realak garaipen batekin hasi du Europa liga
Realak sufritu egin zuen Rijekaren aurka jokatutako partidan. Txuri-urdinak hobeak izan ziren lehenengo zatian, Mikel Oiartzabalen zuzendaritzapean, baina ez zuten asmatu. Ez Le Normandek —jaurtiketa langatik gora joan zen—, ez Portuk —ez zuen aukera aprobetxatzen jakin—, ez Silvak —buruz jo zuen baloia porteria bidean, baina Rijekak urrundu zuen—.
Bigarren zatiak aurrera egin ahala, Rijeka gero eta atzerago zegoen. Portuk, 55. minutuan, eta Oiartzabalek, 82.enean, izan zituzten aukera errazenakSilva, William Jose —Isaken ordez atera zena— eta Portu saiatu ziren, baina guztietan baloia kanpora joan zen. Partidak hutsean amaitu zuela zirudienean, 93. minutuan, Zubimendi, Silva eta Merinoren kalitatezko jokaldia aprobetxatu zuen Jon Bautistak, eta ezkerrarekin gol polita eskuratu zuen.
Beraz, Realak garaipenarekin hasi du Europa liga. Ildo beretik jarraitzeko aukera izango dute datorren ostegunean. Izan ere, Napoliren kontrako partida dute Anoetan. Ondo bidean, babesa izango dute zelaian. 600 bazkidek bertaratzeko aukera izango dute. Sarreren zozketa prozesua oraindik zabalik dago.