Jose Ramon Elizondo Aloña Berri tabernaren sortzailea zendu da

Jose Ramon Elizondo Groseko Aloña Berri tabernako sukaldari eta jabe ezaguna zendu da, 78 urte zituela. Oñatin jaio bazen ere, 1986an Grosen ireki zuen Aloña Berri tabernarengatik izan zen bereziki ezaguna, gaur egun Donostian hain ezagunak diren pintxoak berrituz, gastronomiaren erreferente batean bilakatu zelako. Taberna Grosen bazuen ere, oso ezaguna zen hiri guztian, eta Aieten bereziki maite zuten, urtero auzoko jaietako kantujiran parte hartzen baitzuen. Era berean, Katxola baserrian egindako jarduera askotan ere parte hartu zuen Elizondok. Horregatik, Lantxabe auzo elkarteak bere heriotza deitoratu du eta doluminak adierazi dizkio bere emazte Kontxita Bereziartuari.
Elizondok oso ibilbide loriatsua izan zuen, eta hainbat sari irabazi zituen: 1999ko eta 2000. urteko Donostiako I. eta II. Pintxo Lehiaketak, 2000. urteko Valladolideko I. Pintxo Lehiaketako pintxo abangoardistenaren saria, 2005eko Donostiako VII. Pintxo Lehiaketa, 2006ko Espainiako Sukaldaritza saria eta 2006ko Gourmet aldizkariaren pintxo taberna onenaren saria, hain zuzen. Bestalde, urte berean, Euskal Herriko I. Pintxo Lehiaketan finalera heldu zen.