Olatu handiak izango dira asteazkenetik aurrera Donostian, eta hainbat gune itxiko dituzte

Donostiako Udaleko Babes Zibilak jakinarazi duenez, olatuengatik ezarritako abisu horia asteazkeneko (hilak 28) 12:00ak arte luzatuko da. Ordura arte, Pasealeku Berria itxita egongo da ibilgailuentzat, eta 12:00etatik aurrera, abisu laranja ezarriko dute, olatu handiak espero baitira. Abisu laranjak ostegun (hilak 29) gaueko hamabiak arte egongo da indarrean. Horregatik, asteazken eguerditik ostegun gauera arteko denbora tarte horretan, hiriko hainbat gune itxiko dituzte.
Hain justu, Pasealeku Berria oinezkoentzat zein ibilgailuentzat itxi egingo dute: Salamanca pasealekuan Jauregi Generalaren kaletik aurrera, Aldamar kalean Soraluze kaletik aurrera eta Zuloaga plazan San Telmo Museotik aurrera. Zurriola inguruan, Leizaola pasealekua guztiz itxita egongo da Kursaaleko jatetxetik aurrera, hondartza ere guztiz itxita egongo da, eta Zurriolako zubiaren itsasoaren aldeko espaloia eta bidegorria itxiko dituzte.
Ondarreta eta Kontxa inguruan ere hainbat itxiera egingo dituzte. Hain zuzen, Ondarreta zein Kontxa hondartzak guztiz itxiko dituzte, baita Loretopea eta boladizoa ere. Eduardo Txillida pasealekua ere itxi egingo dute, arrapalatik aurrera. Nautikoari dagokionez, terraza eta plataforma guztiz itxita egongo dira.