Pasealeku Berria itxita egongo da egun guztian zehar

Donostiako Udaleko Babes Zibilak astebururako abisu horia luzatu egingo dute, olatuak direla eta. Abisua astearteko 06:00ak arte luzatu dute, beraz, Pasealeku Berria itxita egongo da ibilgailuentzat egun guztian zehar eta 06:00ak arte. Oinezkoak pasa ahal izango dira, baina Babes Zibilak nabarmendu du kontu handiz joan beharko dutela.