87 koronabirus positibo berri atzeman dituzte Donostian
Azken 14 egunetako 100.000 biztanleko intzidentzia metatua 574koa da hirian. Intzidentzia handiena Intxaurrondon eta Grosen dago.
Eusko Jaurlaritzak atzo iragarritako neurri berriak gaur goizean sartu dira indarrean. Bitartean, Osasun Sailak atzo atzemandako koronabirus kasuen txostena argitaratu berri du. Donostiak asteburuan gainditu zuen 100.000 biztanleko 500 kasu positiboen langa, eta gune gorria izaten jarraitu zuen atzo ere. Zehazki, 87 kasu berri atzeman ziren, eta azken 14 egunetako 100.000 biztanleko intzidentzia metatua 574koa zen hirian. Beraz, asteburutik atzora gora egin du berriro.
Itzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona berri gaixotu diren azkeneko 14 egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran, eta birusa zein abiaduratan zabaltzen den erakusten du. Zifra hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan.
Kutsatze intzidentzia osasun eremuka
Osasun eremu bakoitzeko intzidentzia metatuak kontuan hartuta, hiriko lau eremutan zifrak 500dik gorakoak dira:
- Intxaurrondo: 703,06; jaitsi egin da asteburutik
- Gros: 667,74
- Bidebieta: 621,46; jaitsi egin da asteburutik
- Egia: 609,10
Gainontzeko osasun eremuetan, zifrak ondorengoak dira:
- Ondarreta: 487,47
- Amara Berri: 475,35
- Parte Zaharra: 471,05
- Amara-Erdialdea: 452,41
- Loiola: 449
- Altza-Roteta: 437,35
Atzo atzemandako positibo berri kopuruari dagokionez, jarraian ikus daiteke zifra:
- Ondarreta: 25
- Gros: 18
- Amara Berri: 15
- Altza-Roteta: 9
- Egia: 8
- Amara-Erdialdea: 5
- Intxaurrondo: 3
- Parte Zaharra: 2
- Loiola: 2
- Bidebieta: 1