Gipuzkoako ostalariek mobilizazioak iragarriko dituzte asteazkenean
Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak pandemiaren aurka hartutako neurri berrien aurrean, Gipuzkoako SOS Ostalaritza taldeak agerraldia egingo du asteazkenean, udaletxearen aurrean. Ijentea kaleko sarreran prentsaurrekoa eskainiko dute, 12:00etan.
Uda amaieran hainbat mobilizazio egin ondoren, neurri berriak direla eta, mobilizazioetara itzuliko direla iragarri dute. Hain zuzen, azaroaren 7an, 17:30ean, manifestazioa egingo dute Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, Donostia barne.
SOS Ostalaritza
Abuztuan Gipuzkoako 70 ostalaritza establezimendu baino gehiago SOS Ostalaritza taldean elkartu ziren, erakundeek gaueko aisialdia eta ostalaritza kriminalizatzen dituela salatzeko. Gipuzkoako Ostalaritza Elkartetik kanpo daude antolatuta establezimendu horiek, eta hainbat protesta egin dituzte dagoeneko.