Ertzaintza eta suhiltzaileak pertsona baten bila ibili dira Kontxako badian, baina alarma faltsua izan da
Eguerdian Ertzaintzaren helikoptero bat eta suhiltzaileen uretako bi motor Kontxako badian ibili dira ustez uretan zegoen pertsona baten bila, baina alarma faltsu bat izan da. Udalak azaldu duenez, herritar batek deitu egin du esanez uretan pertsona bat zegoela eta ez zela mugitzen. Ordea, Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu direnean, ikusi dute ez zela pertsona bat, Loretopearen eta Santa Klara uhartearen arteko buia bat baizik.
Jarraian, Ertzaintzaren helikopteroa baxu hegan egiten ikusten den bideoa: