Olatuengatik egindako mozketak murriztuko dituzte
Olatu handiengatik ezarritako abisu laranjak indarrean jarraitzen du Donostian, baina denboralea aurreikusitakoa txikiagoa denez, hirian egindako mozketak murriztu dituzte.
Hain zuzen, Pasealeku Berriak itxita jarraituko du oinezko zein ibilgailuentzat; Soraluze kaletik aurrera ibilgailuentzat eta Salamanka pasealekuko arrapalatik aurrera oinezkoentzat. Leizaola pasealekuak ere itxita jarraituko du oinezkoentzat, eta beharrezkoa balitz, Zurriola zubiko itsasoaren aldeko zatia itsasgorarekin itxiko lukete. Bestalde, Haizearen Orrazia itxita egongo da, baina Eduardo Txillida pasealekua ireki egin dute dagoeneko. Hiriko gainontzeko guneak irekita daude. Neurri guztiak ostiraleko 06:00ak arte egongo dira indarrean.