Surflari batzuk Urumean olatu gainean ibili dira
Olatuengatik ezarritako abisu laranjak indarrean jarraitzen du oraindik ere. Pasealeku Berrian, besteak beste, olatu handiak ikusi dira, eta Maria Cristina zubian ere salto egin dute batzuek. Urumea ere astindu dute olatuek eta, aukera baliatuz, hiriko surflari talde txiki batek ibaian surf egitea erabaki du, eta olatu gainean aritu dira eguerdi aldera, itsasgora baino ordubete lehenago gutxi gora behera. Itsasgora 15.22ean izan da. Hona hemen Marina Landak grabatutako bideo bat.