111 koronabirus kasu atzeman dituzte Donostian
Osasun eremu guztiak 'gune gorria' dira une honetan, Amara-Erdialdea izan ezik. Azken 14 egunetan, intzidentzia metatua 659,5ekoa da hirian.
Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurrien emaitzak ikusten joateko hainbat aste falta dira oraindik. Bitartean, Donostiako koronabirus kasu kopuruak gora jarraitzen du, eta hiriak gune gorria izaten jarraitzen du. Atzo, ostegunean, 111 kasu berri atzeman ziren, eta, ondorioz, azken hamalau egunetako hiriko intzidentzia metatua 659,5ekoa da, duela bie gunekoa 633,63koa zen bitartean. Asteazkeneko datuak hemen kontsultatu daitezke.
Itzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona berri gaixotu diren azkeneko 14 egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran, eta birusa zein abiaduratan zabaltzen den erakusten du. Zifra hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan.
Kutsatze intzidentzia osasun eremuka
Atzoko datuen arabera, osasun eremu bakarra dago 100.000 biztanleko 500 kasu positiboen langaren azpitik: Amara-Erdialdea, 470,50ko intzidentzia metatuarekin. Bestela esanda, gainontzekoak, gune gorriak dira. Jarraian, bakoitzeko intzidentzia metatua ikus daiteke:
- Gros: 798,60
- Bidebieta: 753,06
- Intxaurrondo: 703,06
- Egia: 682,73
- Ondarreta: 571,96
- Loiola: 533,18
- Altza-Roteta: 518,71
- Amara Berri: 569,28
- Parte Zaharra: 500,04
Atzo atzemandako positibo berri kopuruari dagokionez, jarraian ikus daiteke zifra:
- Amara Berri: 28
- Gros: 23
- Ondarreta: 17
- Altza-Roteta: 13
- Egia: 10
- Intxaurrondo: 6
- Amara-Erdialdea: 6
- Bidebieta: 5
- Parte Zaharra: 4
- Loiola: 1