Aritz Elustondo, Irutxuloko Hitzarekin
2020-2021 sasoia pozik hasi du Aritz Elustondok. Realarekin kontratua luzatu diote, eta momentu onetan taldeko jokalari onenetako bat da. Beasaingo jokalariaren txikitako ametsa egia bihurtzen ari da. Joan den urriaren 9an Irutxuloko Hitza astekariko azala izan zen. Izan ere, sasoiko unerik onenean elkarrizketa egin zion Maite Reizabal kazetariak. COVID-19aren aurkako neurriak direla eta, elkarrizketa ezin izan zuen aurrez aurre egin, eta bideo dei baten bitartez hitz egin behar izan zuten. Realeko jokalariak pozik jaso du Irutxuloko Hitza etxean, eta argazki bat bidali digu, astekaria eskuan duela.
Realak Celtaren aurka jokatuko du igandean, 16:00etan. Eta Europa ligan hurrengo ostegunean izango dute partida, AZ Alkmaar taldearen aurka, 18:55ean.