Arlo askotako donostiarrak ere Euskaraldiarekin bat
Ander Edo donostiarra Donostiako kirolariak eta askotariko gizarte eragiletako kideak elkarrizketatzen ari da, iristear den Euskaraldiaren harira.
Euskaraldia gero eta hurbilago dago, eta Donostian motorrak berotzen ari dira antolatzaileak. Izan ere, Ander Edo eta Maialen Sorzabalbere donostiarrek herritarrak egitasmoan parte hartzera animatzeko hainbat esketx argitaratu ondoren, Edok berak egindako bideo elkarrizketak argitaratzen ari dira. Donostiako Piratetako Maddi Peña, Donostiarra Arraun Elkarteko Alaitz Olarte arraunlaria, Martin Zubimendi Realeko jokalaria eta Zizta kolektiboko Ane Mendiluze elkarrizketatu dituzte dagoeneko.
Elkarrizketa guztiak galdera labur jakin batzuekin hasten dira, besteak beste, “ze jai bota dituzu faltan?” eta “pintxopotea ze auzotan” galderekin. Ondoren, bakoitzari bere jardunari buruz galdetu dio Edok, baita Euskaraldiaren inguruan ere. Elkarrizketa guztiak Donostiako Euskaraldiaren sare sozialetan ikus daitezke. Jarraian, azkena, Zizta kolektiboko Ane Mendiluzeri egindakoa: